XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ETBrenDatorren urriaren 1ean Getxoko Ikastetxeetako haurrek ETBko lehen katearen
Saio hau 1996an jaio zen Euskal Telebistaren eskutik eta dagoeneko oso ezaguna da batez ere Euskadiko umeen artean 80 bat herritako bi mila ume inguru igaro baitira bertatik.
Umeak beraiek dira saioko protagonista nagusiak euskeraz kanta eta dantzatzeko aukera baitute eskenatoki gainean.
Eta ikasturte berriaren hasieran Getxokoei egokituko zaie oraingoan hortaz programa honetan parte hartzeko aukera.
Proiektu hau 12 urte inguruko neska-mutikoen artean euskal giro eskeintza bat sortzeko helburuagaz jaio zen, Edorta Barrutabeña
Bere esanetan
Neska-mutiko hoiei gustatzen zaizkien musikak entzun eta kantatu ahal izateko eskeintza moduan sortu zen
Saioa funtsez, karaoke arruntaren sistema erabiliz ekoizten da.
Grabaketak hiru bat ordu irauten du, arratsaldez egiten da, baina aldez aurretik hautaketa eta prestaketa prozesu bat eman behar da.
Herriko ikastetxe guztiak gonbidatuta daude.
Egun batzuk lehenago materiala (kantak) banatzen zaie eta eskola bakoitzak, bere sistemaren arabera, aukeratzen ditu umeak.
Ondoren
56 haur inguru izango dira azkenik hautatuak grabaketa egiteko.
Ondoren ETB 1ek urriaren 5tik 10ra bitartean, aste oso batez, eskeiniko du ordu erdiko iraupena duen saioa, arratsaldeko ordutegian.
Astelehenetik ostegunera, egun bakoitzean neska-mutiko desberdinak igoko dira eskenatokira puntuaketarik altuena lortzeko asmoz.
Osteguna bitartean puntuaketarik altuena jaso dutenak ostiraleko finalean izango dira.
Larunbatean azkenik, egun guztiei buruzko bilduma antzeko bat eskeiniko da.